AURKEZPENA

Danok Bat Pelotazale Elkartea:

Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkartea 1966. urtean sortu zen. Hasieran, bere helburua eskuzko pilotariekin lan egitea izan zen, baina, dirudienez, gure herrian ez da zaletasun handirik izan eskupilotan,baina hala hasi zen Danok Bat. Geroxeago Paletako txapelketa batzuk antolatu zituzten, bertako eta Debako pilotariekin. XX. mendeko 40-50 hamarkadan bai zeundela hainbeste gazte beraien kontura ikasten zutela zesta puntaz, frontoi zaharrean, estalkirik gabe, eta afizio gehien edota gehien destakatzen zituztenak, Markinara joaten ziren. 

Mutrikun betidanik izan da Zesta Puntaren zaletasuna, eta hori egiaztatzeko, 122 pilotari profesional eman ditu gure herriak historian zehar. Ez da marka makala, 5.000 biztanleko herri txiki batentzako!
Urrezko garaietatik desagerpenera, desagertzetik berriz berpizkundea…

XX. mendeko azken hamarkadan desagertu egin zen Danok Bateko jarduna. Urte askotan ez zen pelotaren hotsa entzun Miruaitz frontoian. Urrezko garaiak ezagutu ziran Mutrikun XX. mende erdialdean baina inork gutxik pentsatuko zuten orduan horrein lorian eta bizirik zegoen zesta punta aurpegirik ilunena ezagutuko zuenik.

2003. urtea zen maiatza inguruan, Udaleko teknikaria zen eta den Mikel Mariezkurrena Jon IƱaki Mendizabal “Goixerri"rekin bildu zela zesta punta gai hartuta. Goixerri orduan Eusko Basquen zegoen profesional pilotaria bezala, Ameriketan hainbat urte pasa eta gero.

Zesta puntaren egoera aztertu ondoren horren erakargarria eta garrantzitsua izan zen herriko kirola bultzateko lehen pausuak eman ziren. Udalaren laguntzari esker pelota eskola jarri zan abian, noizbait Danok Bat Pelotazale Elkarteak bere kabuz bidea berhartuko zuenaren helburuarekin. Bai lortu ere.

Elkartea ilusio eta ahalegin askoren ondoren gurasoen laguntza ezinbestekoari esker aurrera doa. Gaur da eguna, 60 umez osatuta dagoela pelota eskola, Pala sekzioa ere badu bere baitan. Ilusioa eta esperantza dira elkartean barruan sakonduta dauden sentimenduak.

Pelotaren hotsa berriro Miruaitzko harrian entzuteak eramaten gaitu herriaren nortasunari lotuta dagoen sentimendua berriro berreskuratzea. Garai batean zesta herrian izan zena izatea ez da eskuragarri dugun desafioa, bai ordea herriko ume zein gazteek kirol hau ezagutu eta maitatu dezatela. Horretxekin konformatzen gara.