2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

GABON ZORIONTZUAK

DANOK BAT pelota elkarteak jai zoriontzuak opa dizkizue

Ondo ondo pasa egun hauek eta URTE BERRI ON!

AZKEN EMAITZAK ETA IRUDIAK

Gabonak izan arren partiduak jarraitu egiten dute.
Abenduaren 27an Donibane Garazin jokatutako partiduan Ekaitz eta Mikelek 18-35 irabazi zieten bertako Goizeko Izarra taldekoei


Abenduaren 23an jokatu zen Miruaitzen Gipuzkoa-Lapurdi saria
Bertan 2 bikote mutrikuarrek parte hartu zuten, Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal kadete mailan eta Ekaitz Mendizabal eta Mikel Mancisidor nagusien bigarren mailan
Gipuzkoarrek lau partiduak irabazi zituzten
Kadeteak:

Nagusiak, 2.maila


2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

GIPUZKOA-LAPURDI SARIA

Abenduaren 23an jokatuko da Gipuzkoako eta Lapurdiko txapeldunen arteko saria.
Mutrikuko Miruaitz frontoian izango dira partiduak arratsaldeko 18,30tatik aurrera.
Bertan 2 bikote Mutrikuarrek hartuko dute parte, 
Kadete mailan: Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal 
Nagusien 2. mailan: Ekaitz Mendizabal eta Mikel Mancisidor

2016(e)ko abenduaren 18(a), igandea

Xistera proiektua

https://www.youtube.com/watch?v=P9hvcsk6bnI

ASTEBURUKO EMAITZAK (abenduak 17)

Abenduaren 17an jokatzu zen XISTERA zirkuitoko finala. Bertan Danok Bateko Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Mancisidorrek irabazi zuten gazte mailako finala, 25-17 gaindituz Donibane Lohitzuneko bikotea
Egun berean jokatu ziren Gipuzkoako Txapelketako finalak alebin eta infantil mailetan.
Alebinen finalean, Aguirre (Zumaia) eta Manex Ansolak (Danok Bat) 25-16 irabazi zieten Unax Zubizarreta (Danok Bat) eta Aimar Floreseri (Danok Bat)

Infantiletan, Aizpurua (Zumaia) eta Unax Urkiri (Danok Bat) 25-17 nagusitu ziren Eñaut Urreisti (Danok Bat) eta Alain Basterretxeari (Danok Bat)




2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

XISTERAKO FINALAK

Hilaren 17an Xisterako finalak izango dira Markinan.
Bertan Xistera zirkuitoan puntu gehien lortu dituztenak izango dira, eta nola ez, Mutrikuko DANOK BAT pelota eskolakoak ere bertan izango dira.
Eneritz Lizardi izango da nesken finalean eta Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Mancisidorrek osatuko dute bikotea gazte mailako finalean.

Goizean, Alebin eta Infantilen finalak izango dira, bertan Mutrikuko DANOK BAT pelota eskolako 6 pelotari izango dira:
Alebinetan, Manex Ansola, Aimar Flores eta Unax Zubizarreta
Infantiletan, Alain Basterretxea, Eñaut Urreisti eta Unax Urkiri

2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

XISTERA TOLOSAN

Abenduaren 8an jokatu ziren Tolosako finalak.
Bertan nesken finalean Danok Bateko Eneritz Lizardik irabazi zuen txapela.

Hona hemen eguneko kronika

UNAI ALBERRO-IHITSAGUE: 2 (13, 12)
NARBARTE-URANGA: 0 (13, 11)

Tanteoa: 1-1, 2-2, 2-4, 4-4, 4-6, 5-6, 5-8, 9-8, 10-9, 11-12 eta 13-12 // 4-1, 9-1, 9-9, 11-9, 11-11 eta 13-11
Iraupena: 47 minutu
Kronika: Unai Alberro eta Julien Ihitsaguek irabazi zuten abenduaren 17ko Markina-Xemeinen ospatuko den ‘finalen-finalaren aurreneko Xistera Zirkuituko azken txapelketa. Bi setetan nagusitu baziren ere, sufrimendu handiz irabazi zuten Tolosako Elola memorialeko txapelketa.
Lehenengo jokoan, urdinak aurretik ere egon ziren markagailuan, baina orokorrean emozioa izan zen nagusi eta azken txanpan gorriak izan ziren bere aukera aprobetxatu eta markagailuan abantaila hartu zutenak.
Bazirudien bigarren jokoa azkar amaituko zela, Donostiakoak eta Donibane Lohizunekoak berehala ihes egin baitzuten (9-1), baina Oreretakoak eta Zumaikoak dena eman eta bederatzi eta hamaikana berdindu zuten. Hala ere, buelta ez zen gertatu eta Unai eta Julenek etxera eraman zituzten txapelak, erritmo bizia eta tanto polit ugari izan zituen lehia batean.
JON MANDIOLA-GOITIA: 1 13, 11, 4)
LABIANO-AGUAS: 2 (6, 13, 5)

Tanteoa: 1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 7-4, 7-5 y 13-6 // 0-2, 1-2, 1-4, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7, 8-8, 9-9, 10-10, 11 eta 11-13 // 2-0, 2-1, 3-1, 3-3, 4-3 eta 4-5
Iraupena: 37 minutu
Kronika: Mario Labiano eta Oskar Aguasek erdietsi dituzte Tolosako Txapelketa-Elola Memorialaren mutilen gazte mailako txapelak. Norgehiagoka emozioz beterikoa izan zen eta tanto bakar batengatik erabaki zen. Izan ere, azken jokoan, Aguasek beherako pilotakadekin min handia egiten bazuen ere, Goitia eta Jon Mandiola goitik jarri ziren 2-0, gainera, 3nako berdinketarekin. Labianok sake falta bat egin zuen eta bizkaitarrek eskura izan zuten garaipena. Hala ere, jarraian naparrek azken bi tanto erabakigarriak egin eta partida erabaki zuten.
Aldez aurretik, lehenengo setean, markinarrak nagusi izan ziren, aurrelaria oso seguru aritzen zelako eta bere atzelariak bere indarra erakusten zuelako, beraz, 4na egon ondoren, aldea zabaldu zen markagailuan, 13-6kora heldu arte.
Egoera aldatu egin zen bigarren jokoan eta apurka apurka, Cabanillas eta Noaingoak konfidantza hartu zuten. Hala eta guztiz ere, lan handia egin behar izan zuten irabazteko, 4 eta 11. tantoen artean, zortzi berdinketa jarraian egon zirelako, 11-13koa eta ondorengo eta aipatu berri dugun azken hirugarren setera heldu arte.
MAITE ORTIZ DE MENDIBIL-NAHIA CALVO: 13
NAROA MERINO-ENERITZ LIZARDI: 15

Tanteoa: 0-3, 2-3, 2-4, 4-4, 5-5, 6-6, 6-10, 7-10, 7-11, 8-11, 8-12, 11-12, 11-13, 12-13, 12-14, 13-14 eta 13-15
Iraupena: 15 minutu
Kronika: Xistera Zirkuituan estreinatzen zen Naroa Merino eta Eneritz Lizardik eskuratu zuten garaipena jaialdiko lehenbiziko partidan, Maite Ortiz de Mendibil gasteiztarra eta Nahia Calvo berriatuarrari 13-15 emaitza estuaz irabaziz.
Donostiako klubeko tolosarra eta mutrikuarra indartsu hasi ziren eta aurrea hartu zuten (0-3), baina bere aurkariek ez zuten amore eman eta 4, 5 eta 6nako berdinketekin, emozioa itzuli zen markagailura.
Bigarren zatian, lau pilotariek joko ona erakusten jarraitu zuten eta tanto piloteatu ugari ikusi ziren, fase erabakigarrian, baina, urdinak hobeto ibili eta, hori zela eta, garaile atera ziren.


ASTEBURUKO PARTIDUAK (Abenduak 9,10,11,12)


Eguna Ordua Herria Partiduak eta ordena







1. partidua
Abenduak 9

EKHI-OINATZ // UNAI-AIERT

17,00 Mutriku 2. partidua
Ostirala

UNAX Z.-AIMAR // AMETS-MANEX A.



3. partidua



MARKEL E. ALAIN // MANEX S.- UNAX U.




Abenduak 10
Donibane Iparraldeko txapelketa
Larunbata 12,00 Lohitzune OLHARROA // MARKEL A- OIER


Jai alai




Abenduak 11

Iparraldeko txapelketa
Igandea 10,15 Urrugne KOSTAKOAK // MANEX S.-ALAIN








Abenduak 11
Biarritz Iparraldeko txapelketa
Igandea 11,00 Plaza berri KOSTAKOAK // EÑAUT-HODEI








Abenduak 11

Iparraldeko txapelketa
Igandea 14,00 Hossegor HOSSEGOR // AIERT-AIMAR








Abenduak 12
Biarritz Iparraldeko txapelketa
Astelehena 20,30
BIARRITZ // EKAITZ-MIKEL




2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

ASTEBURUKO EMAITZAK (abenduak 2,3,4)

Igandean Iparraldeko txapelketaren barruan, Oier Lizardi eta Aratz Mendizabalek 35-26 irabazi diete MAULEONAISeko bikoteari

Larunbatean XISTERA zirkuitoko kinielak izan ziren Tolosan. Bertan Ekaitz Mendizabal, Yon Iparragirre eta Mikel Mancisidorrek parte hartu zuten.
Mikel nagusien kinielan 4. sailkatu zen eta Ekaitz eta Yonek bikotea osatuz hirugarren bukatu zuten.

Ostiralean Miruaitz frontoain Udazken Txapelketako Alebin eta Infantil mailako finalerdiak jokatu dira. 

Alebin mailan: 
Gonzalo Agirre (Zumaia) eta Manex Ansolak (Danok Bat) lortu dute finalerako txartela set biak irabazi ondoren Ekaitz Galarraga (Zumaia) eta Naroa Merinori (Donostia).


Beste txartela Unax Zubizarreta (Danok Bat) eta Aimar Floresek (Danok Bat) lortu dute, set biak irabazi ondoren Asier Arteaga (Tolosa) eta Aitor Itoizeri (Tolosa).

Infantil mailan:
Lehen txartela, Eñaut Urreisti (Danok Bat) eta Alain Basterretxeak (Danok Bat) lortu dute, finalerdian Haritz Egaña (Zumai) eta Erlantz Urreistiri (Danok Bat) set biak irabazi ondoren.

Bigarren txartela Luken Aizpurua (Zumaia) eta Unax Urkirik (Danok Bat) lortu dute Markel Elezgarai (Danok Bat) eta Hodei Arrillagari (Danok Bat) irabazi ondoren.
Horrela Abenduaren 17an Markinak jokatuko diren finalak honela geratu dira:
Alebinetan: 
Unax Zubizarreta-Aimar Flores // Gonzalo Agirre-Manex Ansola
Infantiletan:
Eñaut Urreisti-Alain Basterretxea // Luken Aizpurua-Unax Urkiri